XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); Ama Zaindariaren maitale eta Arantzazu-zale sutsu ameslaria.

Arantzazu-ko sustrai eta barrenak berak aztartu zituan ongien; antziñako ainbeste gauza eta gertaera illun argitu; ainbeste paper zaar eta artxibo miatu.

Amaika lan eder argitaratu zigun orduko illerokoetan.

Batez ere, Arantzazu-ko Kondaira antolatzen ibilli zituan aztarrika ta bearleku aundienak.

Zoritxarrez, etzuan buru ematerik izan, eta il ondoren argitaratu zioten.

Etorkizunerako burutapen eta asmorik ederrenak buruan zerabilzkianean, Jaungoikoak beregana deitu zuan. (1935).

Gazterik il zan: 51 urte besterik etzituan.

Baiño Arantzazu-ri arnas eta argi eta aurrerapide aundia eman zion.

Idazlari eta izlari askori bide berriak iriki eta su eman zien.

Arantzazu-ko KANTA-ZAARRAK biltzeko eta beroien mami ta esan-nai berdingabea ezagutzeko aparteko sena izan zuan.

Aldare nagusia eta erretabloa (Luzio Muñoz-ek egiña).